Euskal AEn, 65 urtetik gorako 10 pertsonako, 20 urtetik beherako 8 daude

Euskal AEn, 65 urtetik gorako 10 pertsonako, 20 urtetik beherako 8 daude

Urriaren 1ean ospatu zen Adinekoen Nazioarteko Egunaren barruan, Eustatek 2021eko adinekoen estatistika-egoera zabaldu zuen, zeina bost gai-arlotan egituratzen den: Demografia, Bizitza ekonomikoa, Osasuna, Eguneroko bizitza eta Gizarte-babesa.

Demografia: 2020/01/01eko zifrek adierazten dute Euskal AEn 65 urte eta gehiagoko 494.364 pertsona (% 22,5) bizi direla, zeinetarik 284.126 (% 57,5) emakumeak diren, eta 210.238 (% 42,5) gizonak. Lurraldeka, Bizkaia da lurralderik zahartuena eta Araba gazteena.

Belaunaldi-erreleboa: 20 urtetik beherakoen eta 64 urtetik gorakoen egungo proportzioa 0,8 da Euskadin, zeinak esan nahi duen biztanleria pixkanaka zahartzen ari dela. Desoreka hori areagotu egiten da emakumeen artean, bizi-itxaropena handiagoa delako eta emakume gehiago daudelako gizonak baino.

Errenta pertsonala eta familiarra: Euskal AEn bizi diren 18 urte eta gehiagoko biztanleek 21.458 €-ko batez besteko errenta pertsonala izan dute 2018an. Gizonen batez besteko errenta 26.930 €-koa da, eta emakumeena 16.416 €-koa. Alderik handiena 65 eta 69 urte bitarteko adin-tartean dago, non gizonek emakumeek baino 15.380 € gehiago jasotzen dituzten.

Heriotza-tasa: 2020an Euskal AEn bizi ziren 24.247 pertsona hil ziren: 12.056 gizon eta 12.191 emakume. Batez beste, gizonak 77,8 urterekin hil ziren, eta emakumeak 84,2 urterekin. 3.096 pertsona hil ziren 2020an COVID-19aren ondorioz, guztizkoaren % 12,8. Arrazoi horrengatik hildako gizonen kopurua emakumeena baino handiagoa izan zen: 1.582 eta 1.514, hurrenez hurren. Adinaren arabera, COVID-19aren ondoriozko heriotzen % 72,8 80 urtez goitiko pertsonei dagozkie.

Bizitza pertsonala eta soziala: 65 urte eta gehiagoko biztanleek batez beste 10etik 7,53 puntu eman dizkiote bizitzarekiko gogobetetze-mailari eta 7,76 puntu, berriz, aisialdiarekikoari, 2020an. Aitzitik, 35-49 urtekoek adierazi dute baloraziorik txikiena (6,09).

Turismoa: Adinekoek ere parte hartzen dute Euskadin turismoaren kontuan (% 30,1). Urteko denboraldiari kasu eginez, Euskadin Aste Santuan turismoa egiten dutenen % 20,5 60 urtetik gorakoak dira, eta udatiarren % 28,8.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *